ALBISTEAK
Hogei bat fundazio subiranista erantzun kolektiboak eztabaidatzen, eskuin muturraren gorakadaren aurrean
Eskola subiranistaren urteroko topaketak egungo testuinguru politikoaren analisia partekatzeko eta ikuspegiak eta estrategiak trukatzeko balio du. Erakunde bakoitza bere esperientzia eta ibilbide politiko eta ideologikotik.
Nazionalismoa ikertuz V. nazioarteko kongresuan
Estaturik gabeko nazionalismoen nortasun, lurralde eta estatu-eraikuntzak, sezesio-prozesuak eta subiranotasuna ikuspegi geoestrategikotik; feminismoa, intersekzionalitatea eta nazionalismoa; burujabetza digitala eta estaturik gabeko nazioak; nazionalismoa eta dekolonitatearen teoriak edota subiranotasunaren erronka berriak aztergai, V. kongresuan.
VII. ESKOLA SUBERANISTA, Bizkaia Aretoan, azaroaren 28an eta 29an
Hervor Pálsdóttir, Feroe Uharteetako Parlamentuko diputatuak, Raquel Varela, historialari portugaldarrak, Raul Zelik idazle alemaniarra,k Mònica Clua intelektual katalanak eta Rodrigo Nunes muturreko eskuinari buruzko ikertzaile brasildarrak parte hartuko dute Eskolan.
Gorputz, lurralde eta praktika deskolonizatzaileak, MarxFem-en
VI. Nazioarteko Konferentzia Feminista Marxistaren aurtengo ekitaldia "Gorputzak, lurraldeak eta praktikak deskolonizatzea" lelopean egingo da eta feminista ospetsu askoren parte hartzea izango du, horien artean Ruth Wilson Gilmore eta Dima Mohammed.
"Garen Piztiaz Beste. Hitz egin liteke euskal transfeminismoaz?" Iparrorratza bildumaren liburuxka berria
Elene Lopetegik eta Iñi Etxezarretak Euskal Herri aske eta transfeminista ortzimuga izanik, Euskal Herria transfeminismotik irakurtzeko eta transfeminismoa Euskal Herritik irudikatzeko gakoak jaso dituzte Iparrorratza bildumako 12. liburuxkan.
Alba Garmendia utopiaz aritu da "ETXEKO LEIHOAK UNIBERTSORA. UTOPIAK PENTSATZEKO MARKO BAT" liburuxkan
Garmendiak utopiaren esanahari heltzen dio eta helmuga desiragarriez harago pentsatzeko markoa eta ideia gakoak ezartzen ditu, utopikoa ez den eraldaketa politikoa aintzat hartuz.
Subiranotasuna aldarrikatuz
Coppieters eta Iratzar fundazioko kideek lankidetzan, autodeterminazio mugimenduek indar erreakzionarioen olatu berriari nola erantzuten dioten eta aurre egiten dioten Europako eskuin muturraren gorakadari aztertzeko jardunaldia antolatu dugu Bruselan, azaroaren 4an.