ALBISTEAK


Estatuaren itzuleraren aurrean al gaude?

Jule Goikoetxeak eta Paolo Gerbaudok azalduko digute nola artikulatzen ditu ezkerrak burujabetza, babesa (segurtasuna, zaintza…) eta kontrola bezalako kontzeptu horiek, mundu ikuskera alternatibo bat marrazterakoan?, Zertan asmatu du eskuin muturrak horiek elkarlotzerakoan? edota Estaturik gabeko nazioen ikuspegitik, zein dira itzulera horrek dakartzan aukerak eta arriskuak?, ekainaren 21ean, Agurainen.


Elkarrekin hobe? Euskal lurraldeen arteko artikulazioak hizpide

Dagoeneko izen ematea zabalik UEUk, Udalbiltzak eta Iratzar Fundazioak elkarlanean antolatu dugun «Elkarrekin hobe? Euskal lurraldeen arteko artikulazioak hizpide» ikastaroan parte hartzeko. Euskal barne geopolitikari buruzko gogoeta kolektibo hau ekainaren 26an, Katakrak gunean egingo dugu.


Emozioen rola politikan seminarioan parte hartu du Iratzarrek Vienan

Iratzar fundazioak Transform europe-k Vienan Otsailaren 22tik 23ra antolatutako “The role of emotions in Politics” seminarioan parte hartu du. Seminario honek emozioek politikan duten rola aztertzeko aurrerapausu bat eman nahi izan dute. Izan ere, abiapuntuko hipotesiaren arabera, emozioak informazio iturriak dira, ondo irakurtzen asmatzen baldin bada.


Euskal feminismoaren eragin gaitasuna nabarmendu du Talaia Feministak

Hainbat eremutako 170 emakume feminista subiranista bildu gara Orereta/ Errenteriako Talaia Feminista Unean. 2023. urtea aztertu duen dosierra eta ondorioak landu ditugu; orain, behin betiko dosierra itxi eta dibulgazioari ekingo diogu.


Abertzaletasuna Ipar Euskal Herrian: Aurkezpena Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Ipar Euskal Herriko abertzaletasunaren egoeraz aurkezpen eta solasaldiak antolatu dituzte Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalearen birfundazioari buruzko gogoeta animatzen duen Bagira prozesuak, Aztiker Kooperatibak, Parte Hartuz Ikerketa taldeak, EHUko Subiranotasunak masterrak eta Ipar Hegoa, Manu Robles-Arangiz eta Iratzar fundazioek, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.


2023: urte oparoa fundazio subiranisten esparruan

Iratzar fundazioak, bere helburuak garatu nahian, harremanak lantzen ditu hainbat eragile eta pentsalariekin, bizi garen garaiaren diagnostikoa sakontzeko, etorkizun joerak identifikatzeko eta elkarlan aukerak arakatzeko.


Floren Aoiz Manacorren, Eskola Suberanistaren 5.edizioan

Eskola honen helburua krisi klimatikoa agenda politikoan eta ezker suberanisten diskurtsoan kokatzea da, ekologiaren ikuspegitik ez ezik klase eta burujabetzaren ikuspegiak ere aintzat hartzeko.





IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER