ALBISTEAK
Iparrorratza bilduma eta Erria, READen
Argitaletxe eta aldizkarietako profesionalak bilduko dituen liburu eta ideien nazioarteko konbentzioan parte hartuko dugu, Bartzelonan, irailaren 17tik 19ra.
1975. Dena jokoan zegoen urtea
Erakusketak Euskal Herriaren ikuspegitik urte hartan gertatutakoaren memoria jaso eta gaur egunera dakar, trantsizio espainiarrak Euskal Herriaren bilakaera izan zuen eraginaz gogoeta egiteko elementuak ematearekin batera.
‘Haustura ala erreforma’ memoria podcasta entzungai, Naiz irratian
1975eko irailaren 27ko Juan Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegiren fusilatzeetatik abiatutako oroimen lan mardula. Bost ataleko lan berezia eta askotariko ahotsak biltzen dituena.
Lotura haietatik, askapen prozesu hau
Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela eta Franco hil zela 50 urte betetzen diren honetan, Elena Belokik eta Floren Aoizek, Iraitz Mateoren gidaritzapean, garai hartako testuinguru politikoari erreparatu, eta esker abertzalearen ibilbidea aztertuko dute, ekainaren 27an, Abadiñon.
Badago alternatiba! Taupada atzerakoiari Euskal Herrian aurre egin
Dagoeneko izen ematea zabalik UEUk eta Iratzar Fundazioak elkarlanean antolatu dugun «Badago alternatiba! Taupada atzerakoiari Euskal Herrian aurre egin» ikastaroan parte hartzeko. Taupada atzerakoia zer den definituko dugu eta indartzeko baldintzak zeintzuk izan diren aztertuko dugu ekainaren 13an, Eibarko Markeskoa Jauregian.
Naia Torrealdai feminismoetaz aritu da "Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma" liburuxkan
Naia Torrealdai "Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma" liburuxkaren idazleak, Garazi Arrula, Txalaparta argitaletxeko editoreak, eta Andoni Olariaga, Iratzar fundazioko ordezkariak, Iparrorratza bildumaren 10.liburuxka aurkeztu dute, gaur arratsaldean, Iratzar gunean.
Hamargarren liburuxkara iritsi da Iparrorratza bilduma
Gaur egungo mundua interpretatzeko gakoak diren gai eta eztabaidetarako tresnak eskaini nahian jaio zen Iparrorratza bilduma eta abertzaletasuna, neoliberalismoa, elikadura, hezkuntza, feminismoa, sozioekologia eta geopolitika izan dira orain arte jorratutako gaiak.