ALBISTEAK


Elkarrekin hobe? Euskal lurraldeen arteko artikulazioak hizpide


Dagoeneko izen ematea zabalik UEUk, Udalbiltzak eta Iratzar Fundazioak elkarlanean antolatu dugun «Elkarrekin hobe? Euskal lurraldeen arteko artikulazioak hizpide» ikastaroan parte hartzeko. Euskal barne geopolitikari buruzko gogoeta kolektibo hau ekainaren 26an, Katakrak gunean egingo dugu.

Udalbiltzak eta Udako Euskal Unibertsitatearekin elkarlanean antolatutako ikastaro honetan, gogoeta kolektiboa egin nahi dugu euskal lurraldeen arteko artikulazioen inguruan, alegia euskal barne geopolitikaz. Horretarako, lehenik, kokapen historiko eta teoriko kontzeptuala egingo dugu. Bigarrenik, egungo egoera eta aukerak aztertuko ditugu etorkizunerako bideak elkarrekin pentsatzeko. Eta, azkenik, mugaz gaindiko burujabetza ariketa eta egitasmo praktikoak ezagutuko ditugu, ondorioak atera eta, ahal dela, dinamika berriak saretzeko.

Goizean bi mahai-ingururen bueltan antolatutako eztabaida eta hausnarketa izango da. Arratsaldean berriz, Udalbiltzak dinamizatuko duen tailerra izango dugu. Bertan, elikadura, energia, kultura edota monetaren esparruetan martxan jartzen ari diren hainbat ekimen ezagutu eta aurrera begirako aukerak eztabaidatuko ditugu elkarrekin.

 

Egitaraua: 

09:00 - 09:15  Harrera eta dokumentazio banaketa.

09:15 - 09:30 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.

  • Idoia Zengotitabengoa (Iratzar Fundazioko zuzendaria)
  • Clara Rouget (Udalbiltzako zuzendaria)

09:30 - 11:00 Telesforo Monzonen “Jarron Roto” gogoan, mugen gaineko hurbilpen teorikoa.

  • Floren Aoiz (Iratzar Fundazioko lehendakaria eta idazlea)
  • Clara Rouget (Udalbiltzako zuzendaria)
  • Elena Casirain (Doktoregaia Antropologian EHUn eta Toulouse-ko Jean Jaurès Unibertsitatean)

11:00 - 11:30 Atsedenaldia.

11:30 - 13:00 Egungo egoeraren azterketatik balizko aukeren arakatzera.

  • Malen Dominguez (Soziologoa eta Telesforo Monzon elab-eko kidea.)
  • Galder Sierra (Zientzia Politikoetan doktorea eta EHUko irakaslea)
  • Miren Zabaleta (Jurista eta EHBilduko Nafarroako arduraduna)

13:00 - 15:00 Bazkaltzeko tartea.

15:00 - 18:00 Lurraldeak eta burujabetzak saretu ditzagun (Udalbiltzak gidatutako tailer praktikoa)

Tailer honetan honako esparruak izango ditugu hizpide:

  • Euskal monetaz: Xabi Larralde
  • Hizkuntza eta kultur egitasmoez: Manex Fuchs
  • Energia burujabetzaz: Hitzar Itsasondoko energia komunitateko kide bat.
  • Hernani Burujabe egitasmoko kide bat.

18:00 - 18:15 Itxiera eta agurra.

 

Ikastaroa presentziala izango da, Katakrak gunean burutuko dugu eta 10 ordu iraungo du. 

Matrikula-epearen bukaera: 2024ko ekainaren 22a.

Matrikula eta informazio gehiago: https://www.ueu.eus/jarduera-akademikoa/2033-elkarrekin-hobe-euskal-lurraldeen-arteko-artikulazioak-hizpide

 

 




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER