Zentzu horretan, ezkerrean dagoen ikuspegi arrazionalistegiaren kritika abiapuntu, emozioen teoria liberala jarri da kritikapean, emozioak esfera pribatura eramaten dituen teoria, hain zuzen. Ezkerrak emozioen eta arrazoiaren dikotomia gogorra egin izan du eta hori gainditu beharra ere azpimarratu da. Zentzu horretan, emozioen eta arrazoimenaren arteko harremana dinamikoa eta dialektikoa dela izan da ondorioetako bat, zalantzarik gabe. Alta, harreman konplexua izanik, sakonean aztertzeko hautua egin da.
Lehen eguneko mahai inguruetan, politikan emozioek duten inpaktutik abiatuta, mugimendu sozialetan eta protesta mugimenduetan emozioek duten papera aztertu dute. Adibideetako bat aipatzeko, prekarietateak giza erlazioak kamusten dituela aztertzen dituela ondorioztatzen, denbora eta espazioaren murrizketagatik. Horrek, mugimendu kolektiboen arteko elkarlotze emozional eta politikoetan duen eragina jarri du agerian.
Lehen eguneko bigarren mahai inguruan, neoliberalismoaren indibidualizazio joerak eta komunikazio politikoan digitalizazioaren inpaktua aztertu da, emozio indibidualen eta kolektiboen arteko harremanean sakonduz. Bukatzeko, hirugarren panelean ezker eraldatzaileak eta eskuin muturrak bere jendartea mobilizatzeko erabiltzen dituen emozio motez hitz egin da. Eskuin muturrari dagokoinez, narzisismo kolektiboaren eta ezkutatutako joera antisozialen mekanismo politikoak aztertu dira, Errumaniako eta Eslovakiako kasuak aztergai, inmigrazioaren diskurtsoen azterketatik abiatuz. Azken egunean, emozio konkretuen azterketatik abiatuz (gorrotoa, beldurra, erresumina, esperantza, plazerra eta entusiasmoa gisakoa), emozio horien eta jendartearen joera politikoen arteko loturak aztertu egin dira.
Seminarioaren ondorio gisa aipatu daitezke, ez dagoela emozio on edo txarrik, baizik eta edozein emoziok duela bere funtzioa, indibidualki eta kolektiboki. Alta, emozioak indar politikoak aktibatzeko duten potentziala handia izanik, emozioen eta egoera emozionalen azterketa politiko zorrotzak egitea ezkerraren egitekoa dela ondorioztatu da, dikotomia antzuak atzean utziz. Ezkerraren egitekoa, noski, informazio hori politika eraldatzaileetan transformatzea dela jakinik.