ALBISTEAK


Europako erantzunak EBko lurralde-gatazkei buruzko mintegia, Bruselasen

Iratzar eta Coppieters fundazioek elkarlanean antolatu dugun mintegian, lurralde-gatazka ezberdinei buruz eztabaidatuko dugu, Europako erakundeen eta tokiko gizarte zibilaren artean, azaroaren 7an, Bruselasen.


Iratzar fundazioko ordezkariak Atenasen, Transform! Europeren Batzar Nagusian

Transform!Europeren urteroko Batzar Nagusia, irailaren 22an eta 23an egingo da Atenasen. Bilera horretan Iratzarreko ordazkariek hartuko dute parte, sarea sendotzen duten hainbat erakunde eta fundaziotako beste ordezkari batzuen artean. Biltzarrean aurkeztuko da ofizialki "Estatuaren aurrean. Ezkerraren azterketa eta perspektibak" eta eztabaida interesgarriak izango dira parte-hartzaileen artean.


Eskuin muturra egun: zaharrak berri(tuz)

Irailaren 26an, asteartea, 18: 30ean, Iratzar Fundazioaren YouTube kanalean, June Iartzak eta Iker Eizagirrek eskuin muturrak azken hamarkadetan izan duen bilakaera eta ezaugarriei buruzko hausnarketa egingo dute.


Iratzar fundazioko ordezkaritza Bartzelonako Forum Suberanistaren Bilkura Orokorran

Nazio aniztasunaren kudeaketa eta balizko agertokiak izan ziren Països Catalans, Galizia eta Kanariar Uharteetako politika, sindikatu eta kultura arloetako fundazio eta elkarteetako ordezkarien artean eztabaidatu ziren gaietako batzuk.


Hauteskundeak, boto-paperez harago

Ekainaren 28an (asteazkena), 18:30ean, Iratzar fundazioaren YouTube kanalean, Nekane Zinkunegik eta Floren Aoizek M-28ko hauteskundeen ondorioei eta irakaspenei buruzko gogoeta eskainiko digute, bai eta U-23ko hauteskundeak eskaintzen dizkiguten erronkei buruzkoa.


Forum Suberanista, Kanaria Handiko Las Palmasen aurkeztuko da, formalki

Luci Rodriguezek [Intersindical Canarias] eta Vicente Quintanak [Orain Canarias] eta Floren Aoizek Iratzar fundazioko zuzendariak eta Forum Suberanistako kidea hitzaldi bat eskeiniko dute ekainaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan, Las Palmaseko Franchy Roca Gizarte Ikasketen Zentroan.


Iratzarreko ordezkaritza Future Factory-n

Ibai Atutxak eta Andoni Olariagak, Iratzar fundazioko ordezkari bezala, Erroman egin den The Future Factory jardunaldietan parte hartu dute, organizatzaile eta baita hizlari bezala, ekainaren 15tik 18ra izan diren jardunaldietan.






ERRIA



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



IRATZAR KAFEAK