ALBISTEAK


Hezkuntzaren harian: hegiak eta egiak

Nora Salbotx Alegria eta Ibai Redondo Beitia solastuko dira martxoaren 30ean [asteazkena], 18:30etan, zuzenean, Iratzar Fundazioko YouTube kanalean. Salbotxek eta Rodondok euskal hezkuntzagintza, euskal hezkuntza sistema publiko-komunitario, Euskal Curriculuma, hezkuntza arautua zein ez-arautua, hezkuntza-komunitatea, hezkuntza akordio nazionala, hezkuntza ereduak, eskolak, zentro motak, ereduak, hizkuntzak, segregazioa,...hezkuntzaren hegiaz eta egiaz solastuko dira eta saio pedagogiko-hezitzailea eskainiko digute.


Europako etorkizunari buruzko Konferentziari ekarpena

Txosten honek  hurrengoko bi gaien eztabaiden funtsa jasotzen du; alde batetik, kultura eta hizkuntza aniztasuna eta Europako hizkuntza gutxituak nola sustatu eta  bestetik, nola hobetu gure demokrazia, ahots guztiak entzuten direla bermatzeko, eta nola inplementatu eta errespetatu daitekeen Europar Batasunean autodeterminazio eskubidea.


Gelditu gerra! Europa baketsu baten aldeko deia

Iratzar Fundazioak Transform! Europe sareak idatzitako Bakearen aldeko Manifestua sinatu du. Manifestu horren bidez egindako eskaera nagusiak honako hauek dira:Ukrainaren aurkako erasoaren amaiera, egungo gatazkaren ulertze sakona eta arma nuklearrik gabeko Europa.


Coppieters eta Iratzar Fundazioek 8 eskaera erregistratu dituzte COFOEren webgunean

Xabier Macias Coppieters Fundazioko presidenteak eta Idoia Zengotitabengoa Iratzar Fundazioko koordinatzaileak Europako Etorkizunari buruzko Konferentziaren webgunean, 6 ideia erregistratu dituzte European democracy atalean, autodeterminaziorako eskubideari buruz eta beste 2 ideia Kultura eta Hezkuntza atalean, kultura eta hizkuntza aniztasunari buruz.


Maskulinitate hauskorrak

​​​​​​​Ibai Fresnedok eta Asier Arizkorretak maskulinitateez solastuko dira otsailaren 23an [asteazkenean], 18:30etan, zuzenean, Iratzar Fundazioko YouTube kanalean.


Arrakastatsua izan da Gandiako Gobernantza Mailanitzaren inguruko lehen Nazioarteko Mintegia

Forum Subiranistak eta Coppieters Fundazioak antolatutako lehen nazioarteko mintegia ospatu zen abenduaren 10ean eta 11n Gandian (Balentziar Herrialdean) izen emandako 150 lagun baino gehiagoren parte hartzeaz. Bi egunotan zehar Foruma osatzen duten ezkerreko 15 fundazio sindikal, politiko eta kulturalen arteko aliantzak indartu ziren.


Maila anitzeko Gobernantzari buruzko Nazioarteko Foroa

CIEMEN, Coppieters Fundazioa eta Fòrum Sobiranista ekimen bateratu baten bidez, hainbat gairi buruzko nazioarteko prestakuntza eta trebakuntza mintegi bat antolatu dute, abenduaren 10ean eta 11an, Gandian.





IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER