ALBISTEAK


Iratzar fundazioko ordezkaritza Bartzelonako Forum Suberanistaren Bilkura Orokorran


ES   

Nazio aniztasunaren kudeaketa eta balizko agertokiak izan ziren Països Catalans, Galizia eta Kanariar Uharteetako politika, sindikatu eta kultura arloetako fundazio eta elkarteetako ordezkarien artean eztabaidatu ziren gaietako batzuk.

Irailaren 8tik 12ra bitartean, Forum Soberanistaren osoko bilkuran parte hartu genuen Bartzelonan, Diada de Catalunyarekin batera.

Topaketa CIEMENen egoitzan egin zen, eta uztailaren 23ko hauteskunde orokorren osteko egoera politikoa aztertu zen, arreta berezia jarriz nazio aniztasunaren kudeaketari eta balizko agertokiei. Era berean, kontabilitateari eta langile berriei buruzko informazioa eguneratu zen, eta Forumaren hurrengo urteetarako planak berregokitu ziren.

Era berean, elkartasun internazionalista gisa, fundazioko ordezkariak CIEMENek eta Gutxiengo Etnikoen eta Nazioen aldeko Escarré Nazioarteko Zentroak antolatutako Herrien Eskubide Kolektiboen Adierazpen Unibertsalaren 25. urteko ekitaldean parte hartu zuen.

 

Kultura eta Kirol Ministerioak diruz lagunduta.




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER