ALBISTEAK


Badago alternatiba! Taupada atzerakoiari Euskal Herrian aurre egin


Dagoeneko izen ematea zabalik UEUk eta Iratzar Fundazioak elkarlanean antolatu dugun «Badago alternatiba! Taupada atzerakoiari Euskal Herrian aurre egin» ikastaroan parte hartzeko. Taupada atzerakoia zer den definituko dugu eta indartzeko baldintzak zeintzuk izan diren aztertuko dugu ekainaren 13an, Eibarko Markeskoa Jauregian egingo dugu.

Mundu-mailan eskuin-muturra geroz eta gehiago indartzen ari da eta olatu atzerakoiaz hitz egiten hasiak gara. Hala ere, bada halakorik Euskal Herrian?

Lehenik eta behin, taupada atzerakoia zer den definituko dugu eta indartzeko baldintzak zeintzuk izan diren aztertuko dugu. Ondoren, ideien lehiarako ditugun tresnei erreparatuko diegu eta euskal gizartea nola eraldatu gogoetatuko dugu. Eta, azkenik, taupada atzerakoiari aurre egiteko marko komunikatiboen inguruan arituko gara.

Goizekoa bi mahai-ingururen bueltan antolatutako eztabaida eta hausnarketa izango da. Arratsaldean, berriz, Iratzarrek dinamizaturiko tailerra egingo dugu.

Jardunaldi hau elkarlanean antolatu dugu UEUk eta Iratzar Fundazioak.

Helburuak:

  • Olatu atzerakoiaren diagnostikoa egitea Euskal Herrian.
  • Ideien borroka Euskal Herrian nola egiten ari den aztertzea.
  • Aurre egiteko estrategiak pentsatzea. Bataila ideologikoa pentsatu eta diseinatzea.

Nori zuzendutaAztertuko ditugun gaietan interesatuta egon daitezkeen guztiei. Ez dago aldez aurretik inolako gai edo eduki zehatzik menderatu beharrik.

Izen emateahttps://www.ueu.eus/jarduera-akademikoa/2180-badago-alternatiba-taupada-atzerakoiari-euskal-herrian-aurre-egin/izen-ematea

Egitaraua:

ORDUA

 

IRAKASLE/HIZLARIA

9:30-9:45

Harrera eta dokumentazio-banaketa

 

9:45–10:10

Ongietorria eta gaiari gerturapena.

Andoni Olariaga Azkarate. Filosofian doktorea eta Iratzarreko kidea.

10:10-11:30

Mahai-ingurua: Zein baldintzak indartu dute taupada atzerakoia?

Ainhoa Ozaeta. Ekonomian Doktorea.

Nikole Ziarrusta. Ernaiko kidea eta Antropologiako ikaslea.

Iñigo Martinez. Filosofoa eta Batxilergoan irakaslea.

Moderatzailea: Idoia Zengotitabengoa.

11:30-12:00

Kaferako atsedena

 

12:00-13:30

Mahai-ingura: Ideien lehia gurean. Nola eraldatu euskal gizartea?

Iñaki Soto Nolasco. Filosofian lizentziatua eta Garako zuzendaria.
Goizeder Taberna. Mediabaskeko kazetaria.

Maialen Arteaga. Kazetaria.

Moderatzailea: Andoni Olariaga.

13:30-15:15

Bazkaltzeko tartea.

 

15:15-17:15

Tailerra: Ideien lehia. Taupada atzerakoiari aurre egin

Iratzar Fundazioak dinamizatua.

Moderatzailea: Iker Eizagirre.

Dinamika: Kontzeptu pasabideen eta markogintzaren inguruko azalpen labur baten ostean lau lan-taldetan banatuko gara eta Euskal Herrian eskuin muturrak elikatzen dituen markoak nola gainditu pentsatuko dugu. Hau da, borroka ideologikoa nola egin pentsatuko dugu.





ERRIA



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



IRATZAR KAFEAK