Amaieratik hastea bada munduaren amaieraren, historiaren amaieraren aurrean bide berriak asmatzeko modu bat eta bada euskal feminismoari utopietatik bide horiek marraztea ere.
Torrealdaik "Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma" saiakera liburuxka honetan agerian ixten du feminismoetan bizirik dauden korapiloak izendatzeko ahalegina. Eta baita ere trantsizio feminista, behetik gorako eta goitik beherako logikatik erantzun behar liokeela Euskal Errepublika baten egituratzeari, hurbileko eztabaidak eta aliantzak makro politikak egiten diren espazioekin uztartuz. Eta bide horretan, ezkerreko mugimenduek esperantzarako ortzi muga berriak eratzeko ardura hartu behar dutela.
Mugimendu feministak nazio askapenari egiten dion ekarpen handienetako bat da herri sektore antolatuek zuzeneko esku-hartzea izatea gure egunerokoan eragiten duten politiketan; finean, mahai inter-instituzional baten eskaeraren logika baita herri akordio bat herriarekin zuzenean negoziatzea.
Autoreak hiru ataletan sailkatu du liburuxka: lehengo kapituluan, NOLA HELDU GARA HONAINO? hiru olatuen errepasoa, intersekzioa, feminismo liberala, emakume kategoria klase soziala jorratzen ditu; bigarren atalean, HISTORIA BUKATU ZEN tabuak apurtzen ditu: ortodoxia, esentzialismo, indarkeria matxista, homogeneizazioa; eta azken atalean NORA JOAN NAHI DUGU? oinarriak jartzen ditu: Bilgune Feministak asmatu egin zuen, feminismoak egiten herri eta ezker independentismoan, feminismoak egingo gaitu herri? Beraz, komunitate feminista eraiki, kontraboteretik boterea eskuratzeko.
Iparrorratza bildumak ikerketa, gogoeta eta pentsamendu kritikoko planteamendu originalei erantzuten dieten gai berritzaileen liburuak eskaintzen du.
Iratzar Fundazioak Txalapartarekin elkarlanean, gaur egungo eztabaidak jorratzen dituzte liburuxka arinen bitartez, borroka ideologikoa interpretatu eta horretan eragin nahian.