Naiz irratia Iratzar fundazioarekin elkarlanean osatutako ‘Haustura ala erreforma’ podcasta estreinatuko da irailaren 10ean, asteazkenean, gaueko 21:00etan, Naiz irratian.
Ion Telleriak, Naiz irratiko koordinatzaile eta Haustura ala erreforma podcast berriko aurkezle eta zuzendariak adierazi duenez «1975eko irailaren 27ko Juan Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegiren fusilatzeetatik abiatutako oroimen lan mardula izan nahi du Haustura ala erreforma podcastak».
Bost ataleko lan berezia da eta askotariko ahotsak biltzen ditu. 1975ko irailaren 27an izandako Jon Paredes Manot ‘Txiki’ eta Angel Otaegiren fusilatzeetatik abiatutako oroimen lan mardula. Atalez atal urte haietako testuingurua azaltzen duen lana da, Carrero Blancoren aurkako ekintzatik hasi (1973) eta Juan Carlos Borboikoak Espainiako Konstituzioa berretsi zueneraino (1978) doana.
Garai hartan frankismoarekin hautsi ala hura erreformatzearen artean egon zen dilema dakar lehen lerrora, eta nola baldintzatu zuen hautu hura Espainiako Estatuak fusilatzeekin eta bestelako ekintza bortitzekin. 'Haustura ala erreforma' podcasta 1973an hasiko da, Carrero Blancoren aurkako atentatuarekin.
1973 eta 1978 bitarteko garaia aztergai.1973an abiatuko da kontakizuna, Luis Carrero Blanco Espainiako Gobernuko presidentearen aurka ETAk egin zuen atentatuarekin eta atalez atal, urte haietako testuinguruak azalduz. Kontakizuna 1978an amaituko da, Juan Carlos Borboikoak Espainiako Konstituzioa berretsi zuenean. Era berean, fusilatzeekin eta bestelako ekintza bortitzekin zer hautu egin ziren aztertzen da ere hainbat ahotsen laguntzaz.
Podcasta entzungai: https://irratia.naiz.eus/es/list_irratia/saioak/haustura-ala-erreforma
