Muturreko eskuinerantz bira politiko eta intelektual sakona egiten ari den unean eta globalizazio neoliberalak demokrazia liberalaren oinarriak higatu eta internazionalismo erreakzionarioa elikatu duen aro honetan, READek hausnarketa kolektiborako gune bat eskaintzen du.
Bertan, editoreek eta aktibistek bat egingo dugu ezarritako ordenari aurre egiteko eta erresistentzia eta eraldaketa estrategia zehatzak garatzeko. Halaber, foro honetaz baliatuko gara gure garaiko egiturazko desberdintasunak eta narratiba erreakzionarioak aztertzeko.
Esparru honetan eta nazioarteko hainbat editore eta aktibisten aurrean alde batetik, Txalapartarekin elkarlanean, gogoeta eta pentsamendu kritikorako planteamendu originalei erantzuten dieten gai berritzaileen biltzen duen IPARRORRATZA argitalpen-bilduma aurkeztuko dugu.
Eta bestetik, ERRIA, eraldaketarako aldizkari politikoa. Euskal Herrian ezkerreko eta independentistok ditugun erronka politikoei begirada zorrotzez heldu eta ikuspegi sakona eskaintzen duena. Ezkerreko eta independentisten komunitate zabalean dagoen inteligentzia kolektiboa eta jakintza jasotzen duen aldizkaria.
Ezker abertzaletik egiten dugun pentsamendu kritikoa eta aktibismo politikoa zabaltzeko argitaratzen ditugun bi produktu hauek aurkeztuko ditugu irailaren 17tik 19ra, argitaletxe eta aldizkarietako profesionalak bilduko dituen liburu eta ideien nazioarteko konbentzioan.
Ekimen hau Radical Books Coopek koordinatzen du eta nazioartean Verso, La Fabrique, Jacobin eta Brumairek sustatzen dute.
