ALBISTEAK


Euskal Herria Digitala, burujabetza digitalerantz

Euskal Herria Digitala manifestua aurkeztu dugu gaur, Euskal herriko beste hanbat eragilerekin teknologiak herritarron eskura eta beharretara garatu behar direla aldarrikatzeko.


Nola pentsatzen dugu etzi izango garena?

Ane Abarretegik eta Beñat Irasuegik utopiaz eta distopiaz, solastuko dira ekainak, 15 [asteartea], 18:30etan, zuzenean, Iratzar Fundazioko YouTube kanalean.


Krisia(k) eta burujabetza(k) sindemia garaian

Ikastaroaren xedeak: gure garaiak eta beraz gure herriaren egoera ardazten duten krisi nagusien ondorioak mahai gaineratzea, krisi horiei guztiei esparruz esparru nola aurre egiten ari garen ikustaraztea, sindemia honetan burujabetza ezaren ondorioez aritzea, jendarte eredu berri bat eraikitzeko herri gisa dugun burujabetzaren premiaz hausnartzea eta aurrera begira ditugun erronken aurrean, balizko bide, ekimen eta proposamenak eztabaidatu eta adostea.


Asmatuko dugu euskal matxinada berria abiarazten ?

Edurne Benito del Vallek, soziologoa eta Andoni Olariagak, filosofoa 'Euskal matxinada' liburua oinarri, solastuko dira apirilak, 27 [asteartea],18:30etan, zuzenean, Iratzar Fundazioko YouTube kanalean.


Instituziogintza eraldatuz

IRATZAR FUNDAZIOA, TRANSFORM EUROPE eta UPV/EHU-KO PARTE HARTUZ erakundeko kideek, elkarlanean, "INSTITUZIOGINTZA ERALDATUZ" lemapean, jardunaldiak antolatu ditugu, instituziogintza eraldatzaile bat [ber]pentsatzeko, apirilaren 22an eta 23an, Donostiako IRATZAR Aretoan.


Aberri Egunean, Euskal Herria Batera!

Gauden tokian gaudela, etxean, mendian zein hondartzan, Euskal Herrian zein kanpoan, seinalearekin bat egin eta "Gernikako arbola", "Txoriak txori" eta "Ikusi mendizaleak", kantatzera animatu nahi zaituztegu Iratzar Fundazioko kideok.


Nazioarteko komunitateari eskatzen diogu, herri kurduaren eskubideak defendatzeko

Iratzar Fundazioak gaitzesten ditu Turkiak Herrien Alderdi Demokrata (HDP) legez kanpo uzten saiatzeko egindako maniobrak, baita Ömer Faruk Gergerlioglu legebiltzarkideari emandako epaia ere adierazpen askatasunean jardueran zabaldutako testu batengatik.





IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER