JARDUNALDIAK


INSTITUZIOGINTZA ERALDATUZ

COVID-19aren izurriteak bizi dugun ziurgabetasun aroa areagotu du eta agerian utzi du zeinen handiak diren instituzioen, komunitatearen eta bizitzaren arteko desloturak. Herritarrok hiru zutoin horien artean ematen diren dinamika eta prozesuen inguruko zalantzak adierazi ditugu eta bestelako instituziogintza batez mintzatzen hasi gara.

Baina, zer da instituziogintza berri hori?, Zer da dinamika eta prozesu instituzional eraldatzailea?

Erronka horrekin, hausnarketa partekatua zabaldu nahi dugu, honako galdera hauek eginez:

  • Pentsatu ahal dugu instituzionalizazio berri batean? Hau da, burujabetzaren ohiko hiru organoekin batera eta ohiko ordezkapen formuletatik harago herritarrei Estatuaren politiken gaineko kontrol demokratikoa bermatuko liekeen instituzionalizazio batean pentsa dezakegu?
  • Gure praktika politiko instituzionalaren bidez eta eskala ezberdinen artean (lokala-estatala-supraestatala) artikulazio berri bat sor dezakegu?
  • Une berezi honetan erresilientzia komunitarioa ez al da kontzeptu giltzarri bat erronka garrantzitsuei aurre egiteko eta bizitzaren iraunkortasuna bermatzeko?

Galdera horien inguruan hausnartzen, irudikatzen eta agian erantzunak ematen saiatuko gara datorren apirilaren 22an eta 23an, Donostiako Iratzar Aretoan.

 

EGITARAUA:

BIZITZAK ETA LURRALDEAK:

Euskal Herriko esperientzia komunitarioei erreparatzeko nazioarteko konferentzia. Apirilaren 9tik 11ra bitartean, Euskal Herrian garapenarekin eta eraldaketa sozialarekin loturiko esperientzia komunitario aberatsak aztertu dira, Bilbon, EHUren Bizkaia Aretoan.




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER