ALBISTEAK


Zaintzak aletzen, ez dadin bizitza eten


Urriaren 31an, asteartea, 18:30ean, Iratzar Fundazioaren YouTube kanalean, Miren Arangurenek, Ainara Santamariak eta Monika Mendiberrik egungo zaintzaren-sistemaren hutsune, muga eta erronkak azaleratuko dituzte. Solaskideek azken urteotan mugimendu feministaren aldarrien erdigunean egon den gaiaz hausnartuko dute.

Emagineko kideek idatzitako "Ez dadin bizitza eten" eta Txalaparta argitaratu berri den liburuaren edukiak erreferentzia bezala izanda, zainketekin lotutako hainbat aspektu ezberdin jorratuko dituzte Iratzar fundazioak antolatutako "Iratzar Kafeak" egitasmoaren 21.solasaldi honetan.

Miren Arangurenek, Ainara Santamariak eta Monika Mendiberrik "Zaintzak aletzen, ez dadin bizitza eten" solasaldia lau ataletan sailkatuko dituzte.

ZER DIRA ZAINTZAK? izango da lehen atala eta solaskideak zaintzari buruzko definizioetaz, kontzeptuetaz eta terminoaren desitxuraketaz ariko dira, bereziki. Bigarren blokean, ZAINTZAREN MAKRODIMENTSIOA, alde batetik, zaintza krisiak eta krisi honen ezaugarriak aztertuko dituzte eta bestetik, Euskal Herrian zaintza lanak antolatzeko dugun sistemetaz eta ezaugarrietaz  [hiperfeminizazioaz, familiarizazioaz, desfamiliarizazioaz, prekarietateaz, arreta ereduetaz…] ariko dira.

ZAINTZA: MAKROTIK MIKRORA izango da hirugarren blokea eta atal honetan, zaintzaren hibridotasunaz hausnartuko dute, alegia, etxeko lanaz eta enpleguaz, eremu informalaz eta soldatapekoaz, etxeaz eta administrazioaz, familia eta komunitateaz, ordainduaz eta ordaindugabeaz, maitasunezkoaz ala maitasunik gabeaz, momentukoaz eta luzekoaz…bizitzaren eta kapitalaren arteko mugetaz. Boteregune handietan eman beharreko aldaketez gain, gure egunerokoan eman beharreko aldaketez [militantzian, gure etxeetan, lantokietan].

Eta solasaldiari buekaera emateko, azken atalean, ZAINTZEN UBERAN, zaintza publiko eta komunitarioariburuzko gogoeta eskainiko digute.

Solasaldia Iratzar Fundazioko YouTube kanalean ikus-entzungai, zuzenean, urriaren 31an [asteartea] 18:30etan. 

 

 




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER