ALBISTEAK


Txabi Etxebarrieta eta euskal 68aren oihartzuna


ES   

50ko hamarkadan fenomeno garrantzitsuak gertatuko dira mundu mailan. Lehenik, Vietnameko gerra, ondoren, 1954tik 1962ra Alger-eko independentzia gerra emango da, kolonizazio frantsesaren kontra. Ondoren, Afrikako independentziak, Congo belgiarra, Magrebeko altxamendua. Hegoamerikan eta Kuban hamarkada gerrileroa deitu dena ere...

Eta Euskal Herrian zer?

60ko hamarkadan hasiko da, batez ere, pizkunde kultural - politikoa. Hirugarren munduko liberazio mugimendu antikolonialen influentzia handia izango da Euskal Herrian, Tunez, Argel eta Kubarena, batez ere; eta Txileko kordoi industrialak, influentzia marxistakoak, Salvador Allenderen gobernupean daudenak ere.

Azken finean, ezker berri bat sortzen ari da Euskal Herrian garaian, eta Benito del Valle, Txillardegi, Krutwig, Madariaga, Jose Antonio Etxebarrieta (Txabiren anaia), eta Txabi bera, besteak beste, Euskal Herriko errealitaterako modelo baten bila dabiltza. Batetik, sobietar batasunak utzitako literatura guztia (Lenin, Stalin…) eta errealitatea dago, iraultza txinatarra (Mao), Argeleko FLNren borroka anti-koloniala (Fanon), Ho Chi Minh vietnamdarra, Irlandan IRA, 1969an Italian Brigada Gorriak sortzen dira… Bestetik, 68ko Maiatza frantsesa eta Pragako udaberriak berebiziko garrantzia dute ere. Tartean, horiez gain, erreferentzia intelektual ugari: Andre Gorz, Camus, Sartre, Che… Katolizismo espainiarrak zipriztindutako herri batean, haize freskoa da guzti hau.

Txabi Etxebarrieta mundu horretan jaiotzen da: ilusio berri baten mundua da. Ilusio berri hori kontziente da, ordea, borroka luzea izango dela, berak azpimarratzen duen bezala.

Hain zuzen, Etxebarrietaren biografia aztertzeaz gain, bere garaiko belaunaldiko kolektibo eta pertsonen ekarpen intelektualak eta humanoak aztertzen dira koaderno honetan, Etxebarrietaren figura azpimarratuz, baina ahaztu gabe ekarpen kolektiboez ari garela koadernoan zehar. On egin!

Kaiera eskuragarri duzue webgune honetan bertan formatu digitalean hemen, paperean nahi bazenu jarri gurekin kontaktuan




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER