ALBISTEAK


Erik Olin Wright


ES   

Kapitalismoaren ordez, sozialismoaren utopia erreala defendatzen du Wrigthek. Hamarkadetako ikerketen ondoren Envisioning Real Utopias idazlana idatzi zuen. Wrigthek estimu handian zuen Arrasateko kooperatiben mugimendua, eta bestelako mundu bat eraikitzeko eta prekonfiguratzeko adierazletzat jotzen zuen.

Wrigthek estimu handian zuen Arrasateko kooperatiben mugimendua, eta bestelako mundu bat eraikitzeko eta prekonfiguratzeko adierazletzat jotzen zuen. Hain zuzen, Envisioning Real Utopias liburuan fragmento luze bat eskaintzen dio Arrasateko kooperatiben esperientziari. Sozialismoak justizia soziala barne hartu behar du, eta gizarte kapitalistetan gertatzen denaren kontrara, justizia sozialak gizaki oro bere burua garatzeko behar dituen errekurtsoak izateko berdintasuna bermatu behar du.

Horrez gain, justizia soziala bermatzeko ezinbestekoa da gizakia estigma sozialetatik askatzea: arrazismoa, sexismoa, eta beste opresio formak gainditu behar dira bizitzan ditugun emaitzak mugatu ez daitezen. Azkenik, sozialismoa merkatuekin bateragarria dela defendatuko du, ez ordea justizia sozial eta politikoa erauzten duten merkatu ereduekin. Merkatuak eskala txikikoak izan behar dira eta partehartzaileen boterea mugatua. Utopia erreal hori estatu sozialista bat litzateke, botere sozialean oinarritzen dena, eta ez hainbeste botere ekonomikoan edo estatu boterean.

Hain zuzen ere, botere soziala berreskuratzeko "Iparrorratz sozialista"-ren beharraz aritzen den bere testu interesgarri bat euskaratu berri du Iratzar Fundazioak eta hurrengo egunetan kaleratuko dugu. Guztiak zaudete gonbidatuak soziologo marxista honen hausnarketak lehen aldiz euskaraz irakurtzera!

Erik Olin Wright, Wisconsin-Madison Unibertsitateko soziologoa eta American Sociological Association-eko presidente ohia, urtarrilaren 23an hil zen, 72 urterekin. Wrightek utzi digun lana erraldoia da. 1973an Ameriketako Estatu Batuetako kartzelen ikerketa bati ekin zionetik, klaseari eta kapitalismoari buruzko dozenaka liburu idatzi eta editatu ditu. Marxez geroztik, klaseari eta kapitalismoari buruzko idatzi esanguratsuenetako batzuk utzi dizkigu Wrightek.

Bere lanaren ardatzetako bat klase sozialen azterketa izan da, marxismoaren klase kontzeptua eguneratzeko saiakera egin duelarik. Klase sozialen auzia lau azpi-auzitan banatzen da: klasearen egituraren auzia, klaseen sorrera historikoa, klase borroka, eta klase kontzientzia. Wrighten ustez, klase egituraren izaera kontraesankorra da; esaterako, klase ertainak interes kontraesankorrak izan ditzake, eta klase sozial desberdinekoak izan. Klase lokalizazio kontraesankorra deituko dio fenomeno honi. Hortaz, klase borrokak aktore hetereogeneoak konprometitzen ditu, ez inolaz klase finkatu eta homogeneoak. Klaseen egituraren polarizaziora eta sinplifikaziora jotzea akatsa da, beraz. Ondorioz, klase aliantzen auzia ez da soilik taktikoa, baizik eta haien izaeraren kontzepzioa berak inplikatua da.

Wrighten iritziz, gizarte kapitalisten klase egituraren oinarrian dagoen mekanismoa esplotazioa da. Esplotatzailearen eta esplotatua denaren interesak kontrajarriak dira, alegia, aberatsak aberats dira, txiroak txiro diren heinean. Horrez gain, esplotazioa, esklusio printzipio batean ere oinarritzen da, non esplotatua dena zenbait errekurtso edo produkzio bitarteko garrantzitsu izatetik kanporatua den. Eta azkenik, esplotazioaren hirugarren ezaugarria da produkzio bitartekoan jabe direnek lanaren produktuaren apropiazioa egiten dute.




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER