ALBISTEAK


4.Nazioarteko Konferentzia Marxista Feminista


ES   

Marxismo feminismori buruzko nazioarteko konferentzia honen ideia eta garapenak Berliner Institut für Kritische Theorie (InkriT)-eko sail feministan du bere jatorria, Frigga Haug soziologo eta filosofo alemaniarraren inguruan. Berlinen ospatu zen konferentzia estreinako aldiz 2015. urtean, Vienan hurrengoa 2016an eta Lunden (Suedia) hirugarrena, 2018an.

Laugarren Nazioarteko Konferentzia Bilbon burutuko da, urriaren 15, 16 eta 17an, Bizkaia Aretoan.

Transform! Europe, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Iratzar Fundazioa, Critical Theory Bilbo-Barcelona (BIBA CT), Berliner Institut für Kritische Theorie (InkriT), Rosa Luxemburgo Fundazioa eta ParteHartuz dira Konferentzia honen antolatzaileak.

Konferentziaren ardatz tematiko nagusiak hauek dira:

Sindikatuak eta mugimendu sozial-politikoak (hacktibismoa barne). Artikulazio eta estrategia berriak.

Korronteen arteko elkarrizketa kapitalismo heteropatriarkal, arrazista eta kolonialaren aurrean: feminismo marxista, feminismo materialista, klase feminismoa, feminismo beltza, feminismo komunitarioa, feminismo dekoloniala eta poskoloniala, lesbofeminismoa, anarkofeminismoa eta bestelako marko analitiko-propositiboak.

Intersekzioaren auzia: generoa, sexualitatea, arraza, klasea eta bestelako gurutzadurak.

Balioaren eta bizitzaren ekoizpena: analisiak eta eredu alternatiboak.

Lurraldeak, dekolonialitatea, subiranotasuna eta askapena nazionalerako borrokak XXI. mendean.

Ekofeminismoa eta ekosozialismoa.

Gorputzak, diskurtsoa eta materialitate disidenteak.

Hizkuntza, kulturgintza, artea eta estetika.

Estatua, botere eratzailea eta legedia antikapitalista-feminista.

Eskuinaren altxamendua eta feminismoaren eta sozialismoaren kontrako olatua.

Esker onez jasoko genituzke aktibista, akademiko eta mugimendu sozialetatik datozen artikulu, panel eta tailer proposamenak, bereziki, mugimendu feministaren, sindikatuen, langile klaseko emakumeen eragile berrien eta talde militante autonomoen eskutik.

Proposamenak helarazteko https://marxfemconference.net/2019/11/13/4-nazioarteko-marxismo-feminismo-jardunaldiak-2020-bilbon/ formalarioa martxoaren 15a baino lehen bete behar da.

Bestalde, konferentzian entzule bezala parte-hartzeko izen-ematea beharrezkoa da eta https://marxfemconference.net/2019/11/13/4-nazioarteko-marxismo-feminismo-jardunaldiak-2020-bilbon/ formalarioa apirilaren 30a baino lehen bete behar da.

Frigga Haug (Inkrit), Teresa Larruzea (BIBA CT), Özgür Günes Öztük (BIBA CT y Colletivat), Gayatri Spivak (Columbia University), Jule Goikoetxea (BIBA CT, EHU), Cynthia Arruza (New School NYC University), Monica Clua (University of Texas Rio Grande, BIBA CT), Andoni Olariaga (Iratzar Foundation, BIBA CT), Elena Beloki ( Iratzar Foundation), Nora Räthzel ( Berliner Institut für Kritische Theorie (InkriT), Umeå University) eta Erika Rosa (Rosa Luxemburg) Konferentziaren batzorde zientifikoa osatzen dute.

Momentuz oinarrizko hizlari bezala parte-hartzea baieztatu duten kideak hurrengo hauek dira: Cinzia Arruzza, Tithi Bhattacharya, Lorena Cabnal, Elsa Dorlin, Nancy Fraser, Francesca Gargallo, Frigga Haug Silvia Federici eta Gayatri Spivak. Hizlariokin ospatuko diren saioez gain, mahai inguru bat izango dugu Euskal Herriko Mugimendu Feministarekin eta langile klaseko emakumeen eragile berriekin.

Informazio gehiago behar izanez gero idatzi lasai marxfembilbo@gmail.com -era.




IRATZAR KAFEAK



MUNDUARI-SO



ESKAINTZAK



ERRIA




TWITTER