INSPIRAZIOAK SAILA
IPARRORRATZEKO PUNTUAK
Sozialismoa posizio zientifikoa baino, morala zela defendatuko zuen, esplotazioaren eta berdintasun ezaren kontrakoa. Eta hortik abiatuta, klasearen zentraltasuna aldarrikatzen zuen. Izan ere, klase sozialen gaineko hausnarketa izan zen, ezbairik gabe, bere ikerketarik ezagunetarikoa. Olin Wright--entzat Marxen klaseen inguruko irakurketa zorrotzegia zen eta, beraz, egungo kapitalismoan ematen den klase egitura azaltzeko eredu zehaztuago bat proposatu zuen.